Leku ezin hobea Azkoitian eskola-irteerak egiteko
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat programa
didaktikoa eta entretenigarria eskaintzen dizuegu.
Ekintzak
Abaraxkak bere espazio zabalak eta kokapen ezin hobea aprobetxatzen ditu ostatu-hartzaileei jarduera ugari eskaintzeko.
Jolas modularren tailerra
Material desberdinekin eraikuntzak egiteko eta jolas sinbolikoan aritzeko aukera sortzen dugu tailer honetan. Enborrak, tablak, kuboak, lasto fardoak, kaxak, poleak, mosketoiak, sokak, neumatikoak, lonak eta eskilarak libreki aukeratuz, batuz eta elkarbanatuz arituko gara.
Basotik basora
Basoa gorputz guztiekin sentituko dugu. Entzunez, begiratuz, ikutuz, ibiliz, zainduz zein gozatuz, basoa izaten ikasiko dugu bakarka eta taldean.
Bertan honako ekintzak garatu ahalko dira:
– Elkarlanean arituz inteligentzia mota
ezberdinak lantzeko ekintzak.
– Sua egiten ikastea
– Superbibentziako teknikak ikasteko
ekintzak
– Landare eta fruitu jangarrien ezagutza
eta erabilera ikasteko ekintzak
– Zuhaitz eta zuhaixkak ezagutzeko
ekintzak
– Zentzumenak esnatzeko ekintzak
– Meditazioak
– Animali basatien arrastoak ezagutzeko
ekintzak
Sormena ingeles musikaz
Jatorri britaniarra duen gure dinamizatzailearekin kultura anitzeko erritmoekin esperimentatuko dugu, ingeleraz. Talde jolasen bitartez, guk geuk birziklatutako batukada sortuko dugu.
Filosofia eta arte performatiboa
Pentsatze kolektibo eta praktiko bat sustatzera bideratutako tailerra da hau. Ideiekin jolastuz, sormena landu eta hitzez azaltzeko gaitasuna sustatzea ditu helburu. Tailer honetan, ipuinak, antzerkiak, bideo laburrak eta abar landuko ditugu.
Eskalada
Azkoitiako kiroldegian eskalada tailer bat eskaintzen da. Jolastu eta kooperazioa lantzen dugun
bitartean eskalatzen ikastea du helburu.
Eskola bakoitzaren beharretara egokitzen gara.
Kontaktatu
Esaiguzu zer nahi duzun edo zer behar duzun, eta ahalik eta lasterren egingo dizugu proposamen bat.