facebook abaraxkahostel
Abaraxka albisteak

Dani De la Fe txirrindularia

Dani De la Fe Grankanariako txirrindulariak bere abilezia erakutsi izan ohi digu, bere taldeak, Tenerife BikePoint Pizzeria Española-k, Abaraxkan ostatu hartu duen bakoitzean.

Facebook-eko gure kontuan bere erakustaldietako bat ikus dezakezue, Abaraxkako terrazetako batera daramaten eskailerak igotzen. Izan ere, gure webguneko azaleko argazki batek, gure ibilbide zirkularren eta txirrindularien beste albiste batzuen berri ematen duenak, Dani erakusten du eskailerak igo ondoren.

Gaur beste bideo bat sartuko dizuegu, Sagan estilokoa (Peter Sagan, 2009az geroztik eslovakiar txirrindulari profesionala izan dena eta kirol honek eman duen talentu handienetako bat: klasikomanoa, esprintesa, errodadorea, paveseko espezialista, mendateetako jaitsieren “piztia”…).

 

 
 

 

De la Fe lasterkari bikaina izateaz gain, umore handiko pertsona da, eta Abaraxkara egindako bisita guztiak, taldekideekin batera, gozamen handia izan dira.

Dani De la Fe-k  Sagan zergatik gogorarazten digun hobeto ulertzeko, begiratu bat emaiozue 2019ko bideo eder honi, eta askoz hobeto ulertuko duzue (eta, bide batez, minutu eder batzuk pasatuko dituzue). “Peter Sagan, uno entre un millón – Mejores momentos, trucos y Victoria” bideoaren esteka ere hemen ikusgai.

 

Nor gara

Pertsonekin, Ingurumenarekin eta Prozesu Jasangarriekin konprometituak gaude. Eta, batez ere eta beti, emakumeekin, emakume guztiongatik; eta Bizilore Eskola Aktiboko umeengatik, beraientzat baitira aterpetxeko etekinak. Naturari begira dagoen bilgune Goxo bat sortzea da gure helburua, Talde Ekimenak egiteko aproposa. Euskal Herriaren bihotzean, Landetxe izaera duen Aterpetxe bat gara, Donostia eta Bilbo artean eta Loiolako Santutegitik gertu. Eta, Bikefriendly Kalitate Ziurtagiria izanda, Zikloturistak hartzeko espezializatua.

Galeria

Hauek dira gure ostatua eta inguruko paisaia erakusteko aukeratu ditugun argazkietako batzuk.

Sareetan

¡Gracias por confiar en Abaraxka, amigos! Todo un reto (¡y una oportunidad!) mañana para el Equipo Tenerife BikePoint...

Publicada por Abaraxka Azkoitia Hostel en Sábado, 10 de abril de 2021