facebook abaraxkahostel

Natura, lasaitasuna eta deskonexioa

Gozatu Txoko Erosoaz eta Deskonektatu Abaraxkan

BikeFriendly Kalitate Zigilua eta Gustu Guztietarako Ibilbide Ikusgarriak

Leku Berezi Baten Bila Zabiltza Zuretzat eta Bizikletarentzat?

Gipuzkoako Bihotzean, Loiolako Basilikaren ondoan

Gozatu Inaziotar Bideaz, Basilikaz eta Inguruaz

Erlaxatu eta Atseden Hartu Gurekin

Zure Hurrengo Erretirorako edo Hazkunde Pertsonalerako Topaketarako Leku Perfektuaren Bila Zabiltza?

Gipuzkoaren bihotzean, Loiolako Santutegiaren ondoan

Eta Deskonektatzeko
Bilgune Goxo bat?

Taldeak

Taldeak hartzeko espezializatutako
Aterpetxea gara.

Kirol Taldeak

Lehiaketa bat inguruan?
Zuen beharretara egokitzen gara.

Inaziotar Bidea

Inaziotar Bidearen
hasieran gaude.

Ekitaldiak

Antolatu zuen ekimenak
eta topaketak gure Aretoan.

Aterpetxe bat (Landetxe bat bezalakoa 😊)

Logela Berrituak Aterpetxean, Etxe Turistiko berezi bat, eta jantokia, erabilpen anitzeko Aretoa eta inguruko mendi guztiei begira dauden terrazak.

xarmadun-landa-etxea-Euskadi

Zatoz, ezagutu gure etxea

50 ohe ditugu. Gehiago izan genitzakeen, baina espazioa eskaini nahi dizuegu. Abaraxka Azkoitia Hostel-aren zerbitzuak eta guneak azaltzen dizkizuegu hemen.

jatetxea-abaraxka-turismoa-Euskadi

10 arrazoi gu aukeratzeko

Eta, esan beharrik ere ez dago, baina esan nahi dizuegu 😊, oso ondo tratatuko zaituztegulako.

Abaraxka-Loiola-Gastronomia-Inaziotar-Bidea

Maitemindu Paisaiaz

Ikaragarri gustatzen zaigu Abaraxkaren bueltan dagoen natura eta paisaia, eta zuei ere beste horrenbeste gertatuko zaizuela espero dugu. Argazki sorta bat uzten dizuegu atal honetan. Non eta nola aurkitu jakiteko, PLANAK izeneko atalean duzue informazio guztia.

Bizikletak mundua alda dezake

Zergatik gara Bikefriendly

“Bikefriendly-rengan konfiantza izatea txirrindularien beharrak ulertzen dituen eta bizikletak sortzen duen osasun, ingurumen eta garapen ekonomikorako onuretan sinesten duen talde batean sartzea da. Bizikletazale bezala, guri aurkitzea gustatuko liztzaigukena dugu beti gogoan, baina zerbitzu bakoitza eskaintzeko orduan kalitate estandar zorrrotzenak jarraituz”. Bikefriendly

Hau eta askoz gehiago da guretzat BikeFriendly ostatu bat izatea:

Non egingo du lo nere bizikletak?

Giltzapean eta goxo-goxo 😊 Lokal bat dugu horretarako propio, lorategiaren sarreran. Leku lasaia eta babestuan. Azkoitia orokorrean, eta gure inguru hau bereziki, oso leku segurua da.

Matxura txiki bat badut konpondu ahalko dut? Eta garbitu?

Bai horixe. Bikefriendly Gunean tailer gune txiki bat dugu, eta kanpokaldean garbitzeko gunea, bizikletak egoki garbitu ahal izateko tutu malgu batekin. Matxura handiagoa izanez gero, Elorza Bizikletak herriko tailer profesionalarekin jarriko zaitugu kontaktuan.

BikeFriendly izatea

Zerbait agerikoa edo ukigarria izateaz gain (zerbitzu esklusibo batzuk, adibidez, materiala, ibilbideak…), engaiamendu bat ere bada, mundu hobeago batekin konprometituak egotea. Bizikletazaleen ongizatea, mugikortasun jasangarria, ingurumena, berdintasuna… Eta bizikleta zalea izatea, jakina, bizikletan gozatzea.

Ibilbide propioak izango al dituzte?

Errepidean zein mendian ibiltzeko nahi adina ibilbide daude Abaraxkatik aterata. Gustu eta maila guztientzat. Informazio guztia emango dizuegu.

Gidaririk ba ote dute?

Eskatuz gero bai, inguruak bikain ezagutzen dituztenak.

Menditik edo errepidetik?

Denetik dugu. Aldapa latzak eta xuabeak. Kostaldera edo bailarak jarraituz ibilbide lasaiagoak. Eta trafikotik urrundu nahi dutenentzat bailara galduetatik zehar errepide lasaiagoak.

Eta Bide Berde eder bat dugu, Urolakoa, eta honek sekulako aukerak eskaintzen ditu, bai familian edo lagunarte lasaian ateratzeko zein beste bide luzeago batzuekin lotzeko. Urolako trenbide zaharra jarraitzen du, Urola ibaia besarkatuz etengabe.

Errepidean, Mendian eta Bide Berdean

Nahi eta Kolore guztietako
Bizikleta Ibilbideak

Lagunekin buelta eder bat eman eta gero gure terrazan relajatzea nahi, inguruko mendiei begira? Lerroon azpian, proposatzen dizkizuegun ibilbide zirkularretan ateratako hainbat argazki erakusten dizkizuegu. Argazkietan klikatuz gero, ibilbideak egin ahal izateko informazio guztia aurkituko duzue. Pixkanaka-pixkanaka, ibilbide gehiago sartzen joango gara.

Gipuzkoako bihotz magikoan barrena Arantzazura goaz, Euskal Kulturaren gailurretako bat Gure mendiaren gaineko ikusmirarekin lirutatuta Bale bila Kantauri itsasoari begira

Helmuga eta Oinarrizko Kanpamendua

Naturaz, Kulturaz eta Historiaz
gozatzeko Planak

Dena eskura, Abaraxka oinarrizko kanpamendu bezala hartuta. Euskal Herriaren Bihotzean gaude, Gipuzkoan, mendi artean baina hondartza zoragarri batzuetatik oso gertu, autoz 20 minutu pasatxora. Donostia eta Bilbo ere bertan ditugu, 40 minutu ingurura. Plan proposamen batzuk aukeratu ditugu zuentzat, ezberdinak, anitzak eta zoragarriak guztiak. Batzuk gure inguruan edo herrian egiteko modukoak, beste batzuk inguruko herri edo bailaratan, baina gertu edozein kasutan. Azpian dituzuen argazkiak hauetako plan batzuen erakusgarri dira.

Bide Berdean Udane Juaristi Bide Berdea Ekain erreplika Gaztelugatxe plana Abaraxka Kultura & Turismoa Flisch Planak Abaraxka Landa Turismoa

Gure blogera gonbidatzen zaitugu 😊

Maitagarriak eta beste miragarri batzuk

Bizikletan, oinez, autoan, busean edo erratza magikoan, Abaraxka emakumeen ahots eta irribarre indartsu, eder eta anitzez betetzeak ikaragarri pozten gaitu.

Bideoa

Egun on · Buenos días
Bon dia · Good morning…

Abaraxkako lantaldea, eta gure txoko bereziak
eta bazter ederrak, hobeto ezagutu ditzazuen.
Ea gustatzen zaizuen!

Irudiren bat bidali nahi badiguzu, gure whatsapp zenbakia erabil dezakezu, eta, nahi baduzu, utzi irudiarentzat egokia den izenburua edo iruzkina.