facebook abaraxkahostel
ZuenIstorioak_abaraxka

Zuen Istorioak

Aguraingo ikasleen egonaldia Abaraxka Aterpetxean

2022 honetako apirilaren hasieran Aguraingo bi ikasle talde izan genituen Abaraxkan, 9-10 urtekoak. Talde bakoitzak bina gau pasa zituen Abaraxkan eta aterpetxeko taldeak antolatu eta gidatutako ekimenak izan zituzten gozagarri.

Sarrera honen helburua ekimen horiek azaltzea edo erakustea da, labur-labur, bertan ateratako argazkiekin jantzita.

Hauek izan ziren egonaldi honetan landu genituen arloak:

    • jolasak Aterpetxe ondoko zelaian,
    • basora irteera,
    • bioaniztasun tailerra mendi buelta bat eginez,
    • bizikleta tailerra-gymkana-irteera,
    • musika tailerra
    • eta sukalde tailerra.

Zelaiko jolasak eta basoan egindako ekimena izan ziren, beharbada, gehien disfrutatu zituztenak, baina gainerako ekimenetan ere ikaragarri gozatu zuten haurrek.

Basoan, esate baterako, sua egiten ikasi zuten (segurtasun osoz, jakina!).

Bizikletako tailerrean bizikletan seguru ibiltzeko kontuan hartu beharreko elementuak eta praktikak ikasi zituzten lehenengo; gymkana Oteiza frontoietako leku paregabean antolatu genuen eta irteera, berriz, Urolako Bide Berdean. Bide Berdean, erronka lehenengo tunelera iristea zen eta baita lortu ere! (gymkana eta irteera segurtasun osoz egin ahal izateko, herriko udaltzainen laguntza nabarmendu eta eskertu nahiko genuke!).

Musika tailerrak umeen partehartze zoragarria lortu zuen. Eta sukalde tailerrean pasta egiten ikasi zuten (tallarinak), eta egindakoa etxera eramateko prestatu genien, familian dasta zezaten.

Beste oparitxo bat ere izan zuten, bioaniztasun eskolan inguruko hainbat animalia, landare, intsektu, narrazti eta harri bitxirekin osatutako Natura-Egunkaria prestatu baikenien (bertan klikatuta PDFa ikusi ahal izango duzue, egindako lanaren erakusgarri). Aterpetxetik gora erraz aurkitu daitezkeen kuartzo harriak izan ziren, beharbada, interes gehien piztu zutenak, katagorriek jandako pinaburuekin batera 🙂

Esperientzia ederra izan da guretzat, eta haurrek ere gozatu ederra hartu zutela esango genuke.

Badakizue, ikasleen irteerak Euskal Herriaren bihotzean dagoen Azkoitiko paraje ederrean eta giro lasai eta euskaldunean antolatu eta egin nahiko bazenituzte, deitu lasai Abaraxkara, gustora hartuko zaituztegu eta! Gainera, jakina, ekimenak zuen neurrira eta nahietara egokituko ditugu.

Mila esker Aguraingo ikasleei eta irakasleei. Nahi duzuen arte!

Aguraingo ikasleen egonaldia Abaraxka Aterpetxean

Aguraingo ikasleen egonaldia Abaraxka Aterpetxean

2022 honetako apirilaren hasieran Aguraingo bi ikasle talde izan genituen Abaraxkan, 9-10 urtekoak. Talde bakoitzak bina gau pasa zituen Abaraxkan eta aterpetxeko taldeak antolatu eta gidatutako ekimenak izan zituzten gozagarri. Sarrera honen helburua ekimen horiek...

Non gaude? Zer dago inguruan?

Non gaude? Zer dago inguruan?

Non dago Abaraxka? Askotan esaten dugu Euskal Herriaren Bihotz Berdean dagoela. Bihotzean dago kokapenagatik, historiagatik eta kulturagatik, hizkuntzagatik; eta gure ingurua, normalean begibistakoa den moduan, berdea da, batez ere euria etengabe egiten duen garai...

Gure alderdi “basatia”

Gure alderdi “basatia”

Paisaiaz eta faunaz gozatzeko leku ederra da Abaraxka. Zuhaitzei begira jarriz gero, pagoak eta haritzak aipa genitzake, pinu landaketekin batera. Baso mistoetan, urkiak eta gaztainondoak ere aurkituko dituzue han eta hemen, lizarrak edota akaziekin batera, eta...

Hartu arnasa Urola Bailarako baso eta mendietan

Gure ongietorririk beroena eman nahi dizuegu Abaraxka Azkoitia Hostel-era. Gure mendiak eta basoak erakutsi nahi dizkizuegu, guk egunero disfrutatzen duguna zuekin konpartitzeko. Oinez zein bizikletan (Bikefriendly Kalitate Ziurtagiria gara), Azkoitia inguratzen duten...

Juan Murillo eta Anaitasuna Kanku Karate Taldearen lorpen ikaragarria

Urriaren 16an eta 17an Karateko Estatuko Ligaren bigarren fasea iritsiko da Azkoitira. Lorpen ikaragarria da Azkoitia bezalako herri txiki batentzat, eta Juan Murillori eta Anaitasuna Kanku Eskolari zor diogu. Karateren munduan, gurean Donostiak eta Bilbok bakarrik...

Etorkizun handiko Kedada

Urriaren 1etik 3ra Emakume Txirrindularien Azkoitiko I. Topaketa antolatu zuten Kukuerri Elkarteak eta Mujeres en Bici-Bizikume elkarteek Abaraxkan. 13...

Nor gara

Pertsonekin, Ingurumenarekin eta Prozesu Jasangarriekin konprometituak gaude. Eta, batez ere eta beti, emakumeekin, emakume guztiongatik; eta Bizilore Eskola Aktiboko umeengatik, beraientzat baitira aterpetxeko etekinak. Naturari begira dagoen bilgune Goxo bat sortzea da gure helburua, Talde Ekimenak egiteko aproposa. Euskal Herriaren bihotzean, Landetxe izaera duen Aterpetxe bat gara, Donostia eta Bilbo artean eta Loiolako Santutegitik gertu. Eta, Bikefriendly Kalitate Ziurtagiria izanda, Zikloturistak hartzeko espezializatua.

Galeria

Hauek dira gure ostatua eta inguruko paisaia erakusteko aukeratu ditugun argazkietako batzuk.

Sareetan

¡Gracias por confiar en Abaraxka, amigos! Todo un reto (¡y una oportunidad!) mañana para el Equipo Tenerife BikePoint...

Publicada por Abaraxka Azkoitia Hostel en Sábado, 10 de abril de 2021