Aterpetxe bat (Land)etxe bat bezalakoa 
Etxea eta Aterpetxe Turistikoak
Zatoz gure etxea ezagutzera
50 ohe ditugu. Gehiago izan genitzakeen, baina espazioa eskaini nahi dizuegu. Lehenengo eta behin, ETXEA erakutsiko dizuegu, horrela, letra larriz idatzita. Gune independiente bat da: hiru logela (azalpenak jarraian), bi bainugela oso, sukaldea eta saloia ditu, eta ikusmira mundiala duen terraza pribatua. Landetxe moderno baten izpiritua du. Seguru gaude gustatuko zaizuela!
- Logela bat 18m2-koa, 90 x 1,90ko bi ohe indibidualekin.
- Beste logela bat, 19m2-koa, bi ohe indibidual eta neurri bereko litera edo ohatze bat (lau lagunentzat, beraz, logela hau).
- Hirugarren logela 14m2-koa da eta bi litera ditu (logelan, guztira, lau lagun sar daitezke beraz).
Aterpetxea
- Hauetako hiru logela 18m2koak dira eta bakoitzean hiru litera daude. Hegoaldera jotzen dute hirurek. Seina lagunentzat, beraz.
- Beste bi logela 22m2koak dira eta 4na ohatze dituzte (hauek Loiolari begira daude, Hernio aldera). 8 lagunentzako kapazidadea bakoitzean, beraz.
- Eta azkeneko logelak 36m2 ditu, eta bost ohatze (10 lagun sar daitezke). Hau ere Loiolara begira.
Logela hauek guztiak dauden pasillo edo korridore berean, bi BAINUGELA konpartitu daude eta hirugarren bat mugikortasun behar bereziak dituztenentzat. Guztira, 9 dutxa (hauetako bost indibidualak), 8 konketa eta 9 komun-ontzi daude.
Goiko terraza
Aterpetxearen bigarren solairu honetan dago bezeroentzat esklusiboa den beste TERRAZA bat, ikusmira are ederragoarekin. Lurzorua berritu berri dugu, gainera. Uda partean ilunabarraz gozatzeko leku ederra da.
Jantokia
Gosariak, bazkariak eta afariak jantoki nagusian eman ohi ditugu, baine, jakina, terrazak ere hor daude zuentzat, nahi izanez gero. Jantokitik ikuspegi ederra dago, Loiola aldera.
Gosaria taldeentzat: kafea edo infusioa, zukua, ogi txigortua (gurina, olioa, mermelada, tomatea), urdaiazpiko egosia, gazta eta zerealak. Kirolarientzat egiten dugun gosaria ere eskatu dezakezue, jakina: esandako guztiari arroza eta tortilla frantsesa gaineratzen diogu.
Tabernak merendero bezala ere funtzionatzen du, batez ere asteburuetan (uda partean egunero).
Aretoa
Mota askotariko ekimenak egiteko moduko areto zoragarria daukagu Abaraxkan. 100 pertsona ederki sartzen dira bertan. Berezia da, baita, bere garaian komentuko kapila zelako. Akustika oso berezia du, mendietara irekitako lau leiho ditu eta, kapilaren jatorrizko beirate txiki batekin batera, Iñigo Borda artistak duela urte batzuk egin zuen mural eder bat.
Geuk antolatutako ekitaldi eta ekimenez gain (hitzaldiak, kontzertuak, yoga, mintegiak, batzarrak, sormen ekimenak…), zuek ere antola ditzakezue zuen jarduerak Abaraxkako Aretoan. Deitu edo idatzi lasai, eta baldintzen eta prezioen berri emango dizuegu.
Beheko terrazak
Bezeroentzat propio dugun goiko terrazaz gain, Abaraxkan beste bi terraza gune nagusi daude, tabernaren aurrean eta aldamenean dagoena, eta atzean duguna, udan oso leku berezi nihurtzen duguna, gure terraza sekretua, alegia ? Aipatuko genuen honez gero, seguru, baina terrazetatik dugun ikusmira zoragarria da.
Eta lorategia, noski!
Gaztetxoek gozatzeko pentsatua dago gure lorategia, are gehiago rokodromo txiki eta eder bat sortu dugunetik bertan. Lorategia atzeko partean dugu, Bikefriendly gunearen ondoan, aterpetxeko lekurik lasaienean. Eskalatzea asko gustatzen zaigu, eta horrexegatik sortu dugu rokodromoa, umeek segurtasun osoz goza dezaten, erraza eta altura gutxikoa baita.
Jakina, serio eskalatu nahi izanez gero, bailaran badira beste gune batzuk, halanola Loiolako pareta, herrietako rokodromoak eta, batez ere, Izarraizko harrobia, Abaraxkatik ederki ikusten dena, mendiaren erdialdera. Informazio guztia emango dizuegu aterpetxean. Uda betean eguzkiak gogor jotzen du hor, baina udazkenean giroa zoragarria da, eta bertako masustak jateko garai aproposa ?.