facebook abaraxkahostel
Abaraxka Ibilbide Zirkularrak

Ibilbide zirkularrak

Gipuzkoako bihotz magikoan barrena

Ibilbidearen deskribapen laburra: Ibilbide lasaia eta motza. Motza, 45 km dituelako, eta lasaia Errezilgo bailara ezkutua eta berdea zeharkatzen duelako, Hernio mendiaren magalean. Hortik gora Bidani eta Santa Ageda igaroko dituzue, pagadien artean Beizamara eta gero Nuarbera jaitsiz. Ikusmira zoragarria da, parajea ez da oso ezaguna eta trafiko gutxi aurkituko duzue. Azpeititik errepidez edo bide berdea jarraituz itzul zaitezkete Abaraxkara.

Bizikleta mota: errepidekoa

Track

 

  • Distantzia: 44.5 km
  • Desnibel metatua igoeran: 777 m
  • Desnibel metatua jaitsieran: 785 m
  • Gehieneko altitudea: 682 m
  • Gutxieneko altitudea: 150 m

perfil-ruta-corazon

Arantzazura goaz, Euskal Kulturaren gailurretako bat

Ibilbidearen deskribapen laburra: Arantzazu beti da helmuga zoragarria, bai paisaiagatik bai euskal kulturarentzat orohar eta arkitekturarentzat bereziki duen garrantziagatik. Gainera, Hiru Tenpluen Ibilbidearen erpin bat da, eta baita helmuga erlijiosoa ere, jakina. Ibilbide osoak eskainiko dizkigu, gainera, gozamenerako aukera ederrak. Oñatitik gora, gainera, erdibide inguruan eskubira hartu eta Arrikrutzeko kobzuloa, Araotzeko eskalada gunea eta Sandailiko ermita eta koba ezagutzeko aukera izango dugu.

Track

 

  • Distantzia: 81 km
  • Desnibel metatua igoeran: 1.973 m
  • Desnibel metatua jaitsieran: 1.974 m
  • Gehieneko altitudea: 728 m
  • Gutxieneko altitudea: 150 m

Bale bila Kantauri itsasoari begira

Ibilbidearen deskribapen laburra: Ibilbide hau ere Igorrek prestatutakoa da, Abaraxkarentzat. Gogorrena hasieran jarri digu, Azkarate eta San Miguel edo Urkarregi pasa beharko ditugulako Lekeitiora iritsi baino lehenago. Eta hor hasiko da, propio, ibilbide honi jarri diogun izenburua bere izaera hartzen, itsasoa izango baitugu lagun Zarautzen barrurako bidea hartzen dugun arte, Meaga edo Mia-ko gainetik barrena.

Gozatu!

Bizikleta mota: errepidekoa

Track

 

  • Distantzia: 121,4 km
  • Desnibel metatua igoeran: 1.627 m
  • Desnibel metatua jaitsieran: 1.636 m
  • Gehieneko altitudea: 361 m
  • Gutxieneko altitudea: 150 m

perfil-ruta-costa

“Gure” mendiaren gaineko ikusmirarekin lirutatuta

Klasiko bat gure inguruan. Jon Kaxkak igo zuen iblbide hau orain dela urte batzuk eta hauxe ekarri dugu, herrikoen lana nabarmentzeko 🙂 Eman edo eragin beharra dago hemen hasieratik, mendira goaz eta. Martitte edo Martirieta ezkerrean utzi eta gora, Arrieta/Arritten ezkerrera hartu eta 200 bat metrora eskubira, Epelde aldera. Eta segi gora, porlanezko bidea bukatu arte (justo laino artean galtzen den bidea erakusten dizuegun puntura iritsi arte). Eta hortik eskubira, mendiko bideari segituz. Samino gainetik sekulako ikuspegia dago, eta beste horrenbeste Izazpitik. Gero dena da behera, Antioko ermita pasatuko dugu eta bide berdea hartuko dugu azkenean Azkoitira itzultzeko.

Pila bat gustatzen zaigu ibilbide hau. Samino Abaraxka eta Kukuerri gainean altxatzen da. Eragozpenen bat jartzekotan, Kaxkak berak dioen bezala, langa edo ateza dezente igaro behar direla, baina, zoritxarrez, saihetsezina da hau gure mendietan…

Bizikleta mota: mendikoa

Track

 

  • Distantzia: 34,6 km
  • Gutxieneko altitudea: ertaina
  • Desnibel metatua igoeran: 1.050 m
  • Desnibel metatua jaitsieraz: 1.050 m
  • Gehieneko altitudea: 972 m
  • Gutxieneko altitudea: 150 m

Bide Berdean, gozo-gozo

Ibilbidearen deskribapen laburra: Urolako Bide Berdean gatoz, berriro, baina, oraingoan, Zestoa aldera goaz, Loiola eta Azpeitia zeharkatuz. Zergatik? Zestoatik kilometro ta pikora, Lili Jauregi dotorean barrena, Ekaingo kobazuloa dagoelako; eta, beraz, Ekainberri, bisitatu daitekeen erreplika zoragarria. Irteera “familiarra” dela esango genuke, erraza eta segurua. Ibilbide honek ez du trackik behar, oso erraza baita. Baina honekin lotuko duen beste aukera baten tracka bai, gogorxeagoa eta pixka bat konplikatuagoa delako jarraitzeko.

Abaraxkatik Ekainberrira 14 bat kilometro daude, pixkanaka-pixkanaka beherantz Bide Berdeari jarraituz, eta beste hainbeste, baina xuabe-xuabe gorantz, bueltan. Proposatzen dizuegun aukerak Errezil aldera eramango gaitu Azpeititik, baina Errezilera iritsi baino dezente lehenago joko dugu ezkerrera, Etumeta pasata Aizarnaraino eramango gaituen bidean gora. 13 eta 18. kilometroen artean dago igoerarik gogorrena.

Track

 

  • Distantzia: 47 km
  • Desnibel metatua igoeran: 517 m
  • Desnibel metatua jaitsieran: 527 m
  • Gehieneko altitudea: 502 m
  • Gutxieneko altitudea: 22 m
  • Abaraxkaren altitudea: 150 m

Nor gara

Pertsonekin, Ingurumenarekin eta Prozesu Jasangarriekin konprometituak gaude. Eta, batez ere eta beti, emakumeekin, emakume guztiongatik; eta Bizilore Eskola Aktiboko umeengatik, beraientzat baitira aterpetxeko etekinak. Naturari begira dagoen bilgune Goxo bat sortzea da gure helburua, Talde Ekimenak egiteko aproposa. Euskal Herriaren bihotzean, Landetxe izaera duen Aterpetxe bat gara, Donostia eta Bilbo artean eta Loiolako Santutegitik gertu. Eta, Bikefriendly Kalitate Ziurtagiria izanda, Zikloturistak hartzeko espezializatua.

Galeria

Hauek dira gure ostatua eta inguruko paisaia erakusteko aukeratu ditugun argazkietako batzuk.

Sareetan

¡Gracias por confiar en Abaraxka, amigos! Todo un reto (¡y una oportunidad!) mañana para el Equipo Tenerife BikePoint...

Publicada por Abaraxka Azkoitia Hostel en Sábado, 10 de abril de 2021