Txirrindularientzat

Zuen istorioak

Atal honetan, Abaraxkaren taldearekin partekatu dituzuen istorioak nabarmenduko ditugu, blogean aurki ditzakezuenak, baina gure portadan, hemen, ikusgarritasun handiagoa eman nahi diegunak. Aterpetxera iristen zareten pertsona guztienganako oroitzapen edo maitasun-adierazpen txiki bat da.
Irakurri gehiago

zikloturismoa-bikefriendly-abaraxka-euskadi

Ibilbide zirkularrak

Gure ibilbide zirkularrei buruzko informazio zehatza emango dizugu, bai errepiderako bai Mountain Bikerako. Aldapa bila dabilenak igoera leunak eta igoera oso zorrotzak aurkituko ditu. Lautada nahiago duenak bailarak jarraitu edo kostaldera jo ahal izango du.

Irakurri gehiago

abaraxka-txiriundularientzat-ibilbide-zirkularrak

#VenConTusAmigas

Oso proiektu pertsonala da hau guretzat, gure energiaren eta nortasunaren ispilu edo isla. Sekulako poza hartzen dugu emakume talde bat iristen denean gurera, irribarrea eta hurrengorarte bat uzten digutenean. Horregatik jarraituko dugu emakumeentzat propio diren ekimenak antolatzen: irteerak bizikletan, ikastaroak, kedadak…?

Irakurri gehiago

abaraxka-aterpetxea-taldeak-Euskadi

Gure istorioak

Gure bokazioa, gainera, gizarte, kultura edo kirol aletxoa bailarara ekartzea da, beraz, ez harritu Abaraxkara iristean gure aretoan hitzaldiren bat, sortzaile talderen bat, bizikletak konpontzeko ikastaro bat edo kontzertu txiki bat aurkitzen baduzue. ?
Irakurri gehiago

xamradun-landa-turismoa-Euskadi

Nor gara

Pertsonekin, Ingurumenarekin eta Prozesu Jasangarriekin konprometituak gaude. Eta, batez ere eta beti, emakumeekin, emakume guztiongatik; eta Bizilore Eskola Aktiboko umeengatik, beraientzat baitira aterpetxeko etekinak. Naturari begira dagoen bilgune Goxo bat sortzea da gure helburua, Talde Ekimenak egiteko aproposa. Euskal Herriaren bihotzean, Landetxe izaera duen Aterpetxe bat gara, Donostia eta Bilbo artean eta Loiolako Santutegitik gertu. Eta, Bikefriendly Kalitate Ziurtagiria izanda, Zikloturistak hartzeko espezializatua.

Galeria

Hauek dira gure ostatua eta inguruko paisaia erakusteko aukeratu ditugun argazkietako batzuk.

Sareetan

¡Gracias por confiar en Abaraxka, amigos! Todo un reto (¡y una oportunidad!) mañana para el Equipo Tenerife BikePoint...

Publicada por Abaraxka Azkoitia Hostel en Sábado, 10 de abril de 2021