Taldeentzat

Zuengan pentsatuz

Familian zein lagunartean etorri, edo antolatutako talde bat bezala, taldeentzat propio prestatuak ditugun zerbitzuak eskainiko dizkizuegu Abaraxkan. 2021ean egindako berriztatze lanen ondoren, logela handiagoak ditugu Aterpetxean. Gainera, 10 lagunentzako Etxe Turistiko zoragarria dugu, eraikinean bertan baina gune independente batean. Aterpetxeko logela guztiak pribatuak dira. Honetaz aparte, ohiko eskaintza gastronomikoarekin batera, taldeentzat menu hitzartuak izateko aukera eskainiko dizuegu.

Nor gara

Pertsonekin, Ingurumenarekin eta Prozesu Jasangarriekin konprometituak gaude. Eta, batez ere eta beti, emakumeekin, emakume guztiongatik; eta Bizilore Eskola Aktiboko umeengatik, beraientzat baitira aterpetxeko etekinak. Naturari begira dagoen bilgune Goxo bat sortzea da gure helburua, Talde Ekimenak egiteko aproposa. Euskal Herriaren bihotzean, Landetxe izaera duen Aterpetxe bat gara, Donostia eta Bilbo artean eta Loiolako Santutegitik gertu. Eta, Bikefriendly Kalitate Ziurtagiria izanda, Zikloturistak hartzeko espezializatua.

Galeria

Hauek dira gure ostatua eta inguruko paisaia erakusteko aukeratu ditugun argazkietako batzuk.

Sareetan

¡Gracias por confiar en Abaraxka, amigos! Todo un reto (¡y una oportunidad!) mañana para el Equipo Tenerife BikePoint...

Publicada por Abaraxka Azkoitia Hostel en Sábado, 10 de abril de 2021