facebook abaraxkahostel

#VenConTusAmigas

abaraxka-aterpetxea-taldeak-Euskadi

Oso proiektu pertsonala da hau guretzat, gure energiaren eta nortasunaren ispilu edo isla.

Sekulako poza hartzen dugu emakume talde bat iristen denean gurera, irribarrea eta hurrengorarte bat uzten digutenean.

Bizikletan zein kotxez edo oinez etorri, konfidantzan eta aniztasunean, segurtasunean eta giro ederrean oinarritutako ostatua aurkituko duzue. Denok elkarrekin. Horregatik jarraituko dugu emakumeentzat propio diren ekimenak antolatzen: irteerak bizikletan, ikastaroak, kedadak… ?

Eginda edo prestatuta ditugun bi ekimen aipatu nahi dizkizuegu hemen. Alde batetik, emakume artisauekin antolatutako Artisau Azoka, 2021eko uztailan, eta, urte bereko irailan, emakumeentzat propio antolatutako bizikleta irteera. Blogean, eta sareetan, guztiaren berri zehatza emango dizuegu.

Kedadak ilusio berezia egiten digu, emakumeek (oraindik) bizikleta gutxiago erabiltzen dutelako, tamalez. Denok dakizkigun arrazoi historikoak, kulturalak, sozialak eta ekonomikoak medio. Baina egia da, baita ere, portzentajea igotzen ari dela eta hau, orain ederra izateaz gain, etorkizun zoragarria izango da. Guk, Kukuerri Elkartearekin batera, geure ekarpentxoa egin nahi diogu joera aldaketa horri, kultura aldaketa horri, bizitzeko era berri edo desberdin horri. Webgune honetan baikortasun osoz diogun bezala, bizikletak mundua alda dezake, eta horretan ere lagundu nahi genuke.

Non gaude? Zer dago inguruan?

Non gaude? Zer dago inguruan?

Non dago Abaraxka? Askotan esaten dugu Euskal Herriaren Bihotz Berdean dagoela. Bihotzean dago kokapenagatik, historiagatik eta kulturagatik, hizkuntzagatik; eta gure ingurua, normalean begibistakoa den moduan, berdea da, batez ere euria etengabe egiten duen garai...

Gure alderdi “basatia”

Gure alderdi “basatia”

Paisaiaz eta faunaz gozatzeko leku ederra da Abaraxka. Zuhaitzei begira jarriz gero, pagoak eta haritzak aipa genitzake, pinu landaketekin batera. Baso mistoetan, urkiak eta gaztainondoak ere aurkituko dituzue han eta hemen, lizarrak edota akaziekin batera, eta...

Hartu arnasa Urola Bailarako baso eta mendietan

Gure ongietorririk beroena eman nahi dizuegu Abaraxka Azkoitia Hostel-era. Gure mendiak eta basoak erakutsi nahi dizkizuegu, guk egunero disfrutatzen duguna zuekin konpartitzeko. Oinez zein bizikletan (Bikefriendly Kalitate Ziurtagiria gara), Azkoitia inguratzen duten...

La Ciclería

Arnao eta Bea, Bea eta Arnao, Abaraxkan! Alegia, La Cicleria eta Las Bielas Salvajes, eta askoz gehiago. Bi lagun zoragarri, konprometituak, jatorrak, eraldatzaileak. La Ciclería duela bizpahiru urte ezagutu genuen, eta konexioa berehala sortu zen Zaragozako La...

Juan Murillo eta Anaitasuna Kanku Karate Taldearen lorpen ikaragarria

Urriaren 16an eta 17an Karateko Estatuko Ligaren bigarren fasea iritsiko da Azkoitira. Lorpen ikaragarria da Azkoitia bezalako herri txiki batentzat, eta Juan Murillori eta Anaitasuna Kanku Eskolari zor diogu. Karateren munduan, gurean Donostiak eta Bilbok bakarrik...

Etorkizun handiko Kedada

Urriaren 1etik 3ra Emakume Txirrindularien Azkoitiko I. Topaketa antolatu zuten Kukuerri Elkarteak eta Mujeres en Bici-Bizikume elkarteek Abaraxkan. 13...

Nor gara

Pertsonekin, Ingurumenarekin eta Prozesu Jasangarriekin konprometituak gaude. Eta, batez ere eta beti, emakumeekin, emakume guztiongatik; eta Bizilore Eskola Aktiboko umeengatik, beraientzat baitira aterpetxeko etekinak. Naturari begira dagoen bilgune Goxo bat sortzea da gure helburua, Talde Ekimenak egiteko aproposa. Euskal Herriaren bihotzean, Landetxe izaera duen Aterpetxe bat gara, Donostia eta Bilbo artean eta Loiolako Santutegitik gertu. Eta, Bikefriendly Kalitate Ziurtagiria izanda, Zikloturistak hartzeko espezializatua.

Galeria

Hauek dira gure ostatua eta inguruko paisaia erakusteko aukeratu ditugun argazkietako batzuk.

Sareetan

¡Gracias por confiar en Abaraxka, amigos! Todo un reto (¡y una oportunidad!) mañana para el Equipo Tenerife BikePoint...

Publicada por Abaraxka Azkoitia Hostel en Sábado, 10 de abril de 2021