Gure ongietorririk beroena eman nahi dizuegu Abaraxka Azkoitia Hostel-era. Gure mendiak eta basoak erakutsi nahi dizkizuegu, guk egunero disfrutatzen duguna zuekin konpartitzeko.
Oinez zein bizikletan (Bikefriendly Kalitate Ziurtagiria gara), Azkoitia inguratzen duten mendikateek nahi adina aukera ematen dute naturaz gozatzeko. Jarri kontaktuan gurekin konfidantza osoz eta informazio guztia emango dizuegu gustura. Momentuz, eman doakizue gosegarri bat.
Abaraxka-mendia pdf-an gure inguruko mendien gida txiki bat aurkituko duzue eta, honekin batera, Abaraxkak eskainiko dizkizuen zerbitzuak. Mendiko botak jantzita edota mendiko bizikletan disfrutatu eta, jakina, gure jatetxeaz gozatu nahi baduzue, zatozte Abaraxkara!
Mila eta bat aukera daude proposatzen dizkizuegun bideak luzatzeko edota ibilaldi xuabegoak egiteko: Bide Berdea, Kukuerrin barrena Abaraxka-Loiola-Abaraxka ibilbidea, bertan dugun Munoaundiko Burdin Aroko Herri Harresitua… Gustura asko emango dizkizuegu mapak eta xehetasun guztiak.
Honako hauek dira Abaraxka inguratzen duten mendikateak:
– Iparraldera, herriaren gain-gainean, Izarraitz.
– Ekialdera, Loiolako Santutegiaren atzean, Hernio.
– Hegoaldera, Abaraxka babestuz, Samiño, eta mendilerroa jarraituz, Izaspi.
– Eta mendebaldera, Irukurutzeta borobila.
Laurak mila metro ingurura iristen dira. Izarraitzera, Samiñora eta Irukurutzetara Abaraxkatik bertatik abiatu zaitezkete, edota pixka bat goragotik atera nahi izanez gero, autoan 10-15 minutu eginez Urrategira, Attolara edota Martirietara hurbilduz. Hernio Azpeitia pasa eta gero dagoenez, Errezilera edota Bidanira joatea komeni da.
Ez dira Pirinioak, jakina, baina txikiak ere ez dira. Beraz, beti bezala, urtaro bakoitzak eskatzen duen ekipamendua eraman eta lasai hartu, batez ere behetik abiatzen bazarete. Proposamen hauetan, betiere norberaren sasoi puntuaren arabera, hiruzpalau orduko iblbideak aurkituko dituzue, Azkoititik gailur hauetara ia 900 metroko desnibela baitago.