facebook abaraxkahostel
Abaraxka albisteak

2022 honetako apirilaren hasieran Aguraingo bi ikasle talde izan genituen Abaraxkan, 9-10 urtekoak. Talde bakoitzak bina gau pasa zituen Abaraxkan eta aterpetxeko taldeak antolatu eta gidatutako ekimenak izan zituzten gozagarri.

Sarrera honen helburua ekimen horiek azaltzea edo erakustea da, labur-labur, bertan ateratako argazkiekin jantzita.

Hauek izan ziren egonaldi honetan landu genituen arloak:

    • jolasak Aterpetxe ondoko zelaian,
    • basora irteera,
    • bioaniztasun tailerra mendi buelta bat eginez,
    • bizikleta tailerra-gymkana-irteera,
    • musika tailerra
    • eta sukalde tailerra.

Zelaiko jolasak eta basoan egindako ekimena izan ziren, beharbada, gehien disfrutatu zituztenak, baina gainerako ekimenetan ere ikaragarri gozatu zuten haurrek.

Basoan, esate baterako, sua egiten ikasi zuten (segurtasun osoz, jakina!).

Bizikletako tailerrean bizikletan seguru ibiltzeko kontuan hartu beharreko elementuak eta praktikak ikasi zituzten lehenengo; gymkana Oteiza frontoietako leku paregabean antolatu genuen eta irteera, berriz, Urolako Bide Berdean. Bide Berdean, erronka lehenengo tunelera iristea zen eta baita lortu ere! (gymkana eta irteera segurtasun osoz egin ahal izateko, herriko udaltzainen laguntza nabarmendu eta eskertu nahiko genuke!).

Musika tailerrak umeen partehartze zoragarria lortu zuen. Eta sukalde tailerrean pasta egiten ikasi zuten (tallarinak), eta egindakoa etxera eramateko prestatu genien, familian dasta zezaten.

Beste oparitxo bat ere izan zuten, bioaniztasun eskolan inguruko hainbat animalia, landare, intsektu, narrazti eta harri bitxirekin osatutako Natura-Egunkaria prestatu baikenien (bertan klikatuta PDFa ikusi ahal izango duzue, egindako lanaren erakusgarri). Aterpetxetik gora erraz aurkitu daitezkeen kuartzo harriak izan ziren, beharbada, interes gehien piztu zutenak, katagorriek jandako pinaburuekin batera 🙂

Esperientzia ederra izan da guretzat, eta haurrek ere gozatu ederra hartu zutela esango genuke.

Badakizue, ikasleen irteerak Euskal Herriaren bihotzean dagoen Azkoitiko paraje ederrean eta giro lasai eta euskaldunean antolatu eta egin nahiko bazenituzte, deitu lasai Abaraxkara, gustora hartuko zaituztegu eta! Gainera, jakina, ekimenak zuen neurrira eta nahietara egokituko ditugu.

Mila esker Aguraingo ikasleei eta irakasleei. Nahi duzuen arte!

Nor gara

Pertsonekin, Ingurumenarekin eta Prozesu Jasangarriekin konprometituak gaude. Eta, batez ere eta beti, emakumeekin, emakume guztiongatik; eta Bizilore Eskola Aktiboko umeengatik, beraientzat baitira aterpetxeko etekinak. Naturari begira dagoen bilgune Goxo bat sortzea da gure helburua, Talde Ekimenak egiteko aproposa. Euskal Herriaren bihotzean, Landetxe izaera duen Aterpetxe bat gara, Donostia eta Bilbo artean eta Loiolako Santutegitik gertu. Eta, Bikefriendly Kalitate Ziurtagiria izanda, Zikloturistak hartzeko espezializatua.

Galeria

Hauek dira gure ostatua eta inguruko paisaia erakusteko aukeratu ditugun argazkietako batzuk.

Sareetan

¡Gracias por confiar en Abaraxka, amigos! Todo un reto (¡y una oportunidad!) mañana para el Equipo Tenerife BikePoint...

Publicada por Abaraxka Azkoitia Hostel en Sábado, 10 de abril de 2021