Taldeentzat
Zuengan pentsatuz
Ezagutzeko eta harrera egiteko zortea izan dugun hainbat eta hainbat talderi buruz hitz egin ahal izango genizueke. Talde handi, ertain eta txikiak, egun lasai batzuk igarotzeko edo Euskal Herri erdia ezagutzeko gogoa dutenak, Abaraxka oinarrizko kanpamentu gisa hartuta, Gaztelugatxetik Biarritzera, Guggenheim eta Geoparketik pasatuz…
Irakurri gehiago
Kirol taldeak
Euskal Herrira Estatuko probak jokatzera datozen txirrindulari taldeak (emakumezkoak eta gizonezkoak) (tinerfarrak eta galiziarrak, adibidez, bisita berrienak), Estatuko Errugbi Mailako taldeak (Ourensetik, adibidez), saskibaloiko, eskubaloiko, haur eta gazteen futboleko emakumezkoen taldeak…
Irakurri gehiago
Inaziotar Bidea
Abaraxkatik ederki ikusten da Loiolako Santutegia. Oinez, Bide Berdea jarraituz, ordu erdi inguru dago. Bizikletan hamar minutu. Inaziotar Bidearen hasieran gaude eta Inaziotar Urteari begira (2021eko maiatzak 20 – 2022ko uztailak 31) egingo diren ekitaldien informazioa ere emango dizuegu Abaraxkan.
Irakurri gehiago
Ekitaldiak
Abaraxkan guk geuk antolatutako ekitaldiren batean parte hartu nahi? Edo gure Aretoa eta Aterpetxea aprobetxatu nahi zuen ekitaldiren bat antolatzeko? Erraztasun osoak emango dizkizuegu horretarako. Eskatu lasai informazio gehiago, baldintzen eta prezioen berri izateko.
Irakurri gehiago