Aterpetxe bat (Land)etxe bat bezalakoa
Naturan Bertan Elkartzeko Leku Erosoa Eskaintzen Dugu Talde Jarduerak Egiteko
Zatoz gure etxea ezagutzera
50 ohe ditugu. Gehiago izan genitzakeen, baina espazioa eskaini nahi dizuegu. Lehenengo eta behin, ETXEA erakutsiko dizuegu, horrela, letra larriz idatzita. Gune independiente bat da: hiru logela (azalpenak jarraian), bi bainugela oso, sukaldea eta saloia ditu, eta ikusmira mundiala duen terraza pribatua. Landetxe moderno baten izpiritua du. Seguru gaude gustatuko zaizuela!
- Logela bat 18m2-koa, 90 x 1,90ko bi ohe indibidualekin.
- Beste logela bat, 19m2-koa, bi ohe indibidual eta neurri bereko litera edo ohatze bat (lau lagunentzat, beraz, logela hau).
- Hirugarren logela 14m2-koa da eta bi ohe indibidual ditu (90 x 1,90ekoak ere bai).
Aterpetxea
Aterpetxean, gure eraikinaren bigarren solairuan (igogailua dugu), 11 m2-ko logela bikoitz bat egoteaz gain (90 x 1,90ko bi ohe dituena), beste sei logela ditugu. Guztiak literekin (90×1,90ko oheak) eta oso argitsuak. Horietako batzuk Loiolako santutegira eta Hernio mendira begira daude eta besteak hegoaldean ditugun mendietara.
- 6 logela hauetatik 3 18 m2-koak dira.
- Bi logelak 22 m2 baino gehiago dituzte.
- Logela haundienak 36 m2 ditu.
Logela horiek guztiak dauden pasillo berean, bainugela indibidual eta egokitu bat dugu, dutxa eta guzti, eta bi komun partekatu, bata emakumeentzat eta bestea gizonentzan, non, guztira, 9 dutxa, 8 konketa eta 9 komun-ontzi dauden.
Goiko terraza
Aterpetxearen bigarren solairu honetan dago bezeroentzat esklusiboa den beste TERRAZA bat, ikusmira are ederragoarekin. Lurzorua berritu berri dugu, gainera. Uda partean ilunabarraz gozatzeko leku ederra da.
Jantokia
Gosariak, bazkariak eta afariak eskaintzen ditugu, hala nahi baduzue, Abaraxkan ostatu hartzen duten taldeentzat. Zerbitzu hau jantoki nagusian eskaintzen da, Loiola eta Hernio mendia leihate handiaren atzeko oihala direlarik. Hala ere, nahi baduzue, terraza erabil dezakezue, noski.
Gosaria taldeentzat: kafea edo infusioa, zukua, ogi txigortua (gurina, olioa, mermelada, tomatea), urdaiazpiko egosia, gazta eta zerealak. Kirolarientzat egiten dugun gosaria ere eskatu dezakezue, jakina: esandako guztiari arroza eta tortilla frantsesa gaineratzen diogu.
Aretoa
Mota askotariko ekimenak egiteko moduko areto zoragarria daukagu Abaraxkan. 100 pertsona ederki sartzen dira bertan. Berezia da, baita, bere garaian komentuko kapila zelako. Akustika oso berezia du, mendietara irekitako lau leiho ditu eta, kapilaren jatorrizko beirate txiki batekin batera, Iñigo Borda artistak duela urte batzuk egin zuen mural eder bat.
Ekitaldia (hitzaldiak, yoga ikastaroak, erakusketak, kontzertu txikiak, bilerak, mintegiak) antolatu nahi duenarentzat ere alokatzen da aretoa. Deitu eta kontsultatu inolako konpromisorik gabe eskuragarritasuna eta prezioak.
Beheko terrazak
Eta lorategia, noski!
Gaztetxoek gozatzeko pentsatua dago gure lorategia, are gehiago rokodromo txiki eta eder bat sortu dugunetik bertan. Lorategia atzeko partean dugu, Bikefriendly gunearen ondoan, aterpetxeko lekurik lasaienean. Eskalatzea asko gustatzen zaigu, eta horrexegatik sortu dugu rokodromoa, umeek segurtasun osoz goza dezaten, erraza eta altura gutxikoa baita.
Jakina, serio eskalatu nahi izanez gero, bailaran badira beste gune batzuk, halanola Loiolako pareta, herrietako rokodromoak eta, batez ere, Izarraizko harrobia, Abaraxkatik ederki ikusten dena, mendiaren erdialdera. Informazio guztia emango dizuegu aterpetxean. Uda betean eguzkiak gogor jotzen du hor, baina udazkenean giroa zoragarria da, eta bertako masustak jateko garai aproposa ?.