Lekua, segurtasuna, garbitasuna
Covid-ari aurre egiteko protokoloak eta neurriak zintzo eta zorrotz betetzen ditugu Abaraxkan. Espazioa (jantokian zein terrazetan mahaien arteko tartea bermatuz) eta garbitasuna dira gure armak zuen konfidantza bermatzeko, segurtasuna eskaintzeko, bai zuentzat, jakina, baina baita lantaldearentzat ere.
lau urte daramatza Abaraxkak lanean. Azken hilabete hauek Aterpetxean berritze lanak egiteko (logelatan, goiko terrazan, Etxean…) aprobetxatu ditugu, eskaintzen dizkizuegun zerbitzuak hobetzeko eta eskaintza fintzeko, besteak beste zikloturistak hartzeko espezializazio bidean. Lan hau, ordea, Abaraxka Azkoitia Hostel, lan eta soldata bat baino askoz gehiago da, proiektu integral bat da, abentura zoragarri bat. Gurera etortzean hori jasoko duzuela espero dugu; zuen irribarrea da gure ordainsaririk ederrena.
Eta zu, zein zara?
- Hiru talde haundi bereiztuko genituzke, bezeroen jatorriaren ikuspegitik: Europako edialdetik datoztenak (Frantziatik, Belgikatik, Herbehereetatik, Alemaniatik…), Estatu espainoletik (Katalunia, Madril, Galiza, Aragoi…) eta Euskal Herriko edozein txokotik.
- Bost helburu nagusirekin etortzen zaretela esango genuke: naturan eta inguru lasai batean deskonektatzeko, Euskal Herria ezagutzeko oinarrizko kanpamendu bezala; bizikletan ibiltzeko, jakina, edota mendian; gure inguruan kirol lehiaketa edo partida ofizialen batean parte hartzeko; eta Loiolako Santutegia ezagutzeko edota Inaziotar Bidea hasteko.
- Bikefriendly Kalitate Ziurtagiria lortu ondoren, txirrindularien eta zikloturisten etorrera nabarmen igo da Abaraxkan. Elite-Sub´23ko txirrindulariak, gizonezkoak zein emakumezkoak, Euskal Herrian batetik bestera bizikletan dabiltzanak edota autoan bizikletak ekarri eta hemen gure ibilbide zirkularrak aprobetxatzen dituztenak.
- Adinez, gutxigatik bada ere, 25-55 bitartekoak dira nagusi.
- Eta, geroz eta gehiago, emakumeak! 🙂
Ekitaldiak Abaraxkan
Bailarari geure ekarpentxo sozial eta kulturala eskaintzeaz gain (Kukuerri Elkartearekin batera antolatutako hitzaldiekin, ekimen desberdinekin), zuek ere ekimenak antolatu ditzakezue Abaraxkan. Aproposa da, horretarako, gure Aretoa. Deitu edo idatzi egiguzue eta kontsultatu lasai eta konpromisorik gabe baldintzak eta prezioak 🙂
Baloratuena
Tratu ona, Lasaitasuna, kokapena eta ikusmira, Natura, instalazioak-erosotasuna-espazioa-garbitasuna.
Bizilore, gure hezkuntza proiektua
Aitzindari den hezkuntza proiektu bat sostengatzeko jaio zen Abaraxka: guraso talde batek 2013an martxan jarri zuen Bizilore Eskola Aktiboa. Bizilore, 2-12 urte bitarteko ume eta gazteak, adin aniztasunean, elkarbizitzeko eskola aktiboa da, haurrak komunitatean hezteko. Horretarako,familiak eta eskolak elkarrekin eta elkarrentzat lan egiten dugu. Ezinbestekoa iruditzen zaigu eskolak garatzen duen bizi prozesuekiko errespetuzko hezkuntza eta familia bakoitzak duen haziera estiloa bat etortzea, haur eta gazteak modu koherentean egituratu ahal izateko. Gurasoen ardura nagusietako bat da seme-alaben hazieran konpromisoa hartzea. Irizpide horri jarraituz Bizilore eskola goizez irekitzen da soilik, gainerako denbora haurrek euren familiarekin igarotzeari ematen diogun garrantziarengatik. Gainera, Biziloren hausnarketa bilerak eta prestakuntza ikastaroak izaten ditugu familiek eta bidelagunek , haurrak ahalik eta koherentzia eta errespetu handienarekin hazi eta hezi ahal izateko. Biziloren bizi prozesuekiko errespetuzko hezkuntza bultzatzen dugu. Gure begiradaren arabera, umea, ingurunea esploratzeko grina duen izaki aktiboa da. Hori dela eta, umearen garapen osoa bultzatzea dugu xede, beraren ongizatea ziurtatuz eta kide den eskola, familia zein komunitatearen parte dela biziaraziz. Umea den bezala onartzeari garrantzia berezia ematen diogu Biziloren; beraren behar, nahi, gogo zein gaitasunei bide emateko ahalegina egiten dugu, bide-laguntzan oinarritzen den errespetuzko esku-hartzearen eta garapen osoa ahalbidetuko duen testuinguruaren bidez. Umeari osasuntsu hazi eta hezteko testuingurua eskaintzen zaio Biziloren, errespetu eta konfiantzan oinarrituta, izateko, bizitzeko, egiteko, ikertzeko, pentsatzeko, galdetzeko, aurkitzeko, ukitzeko, sentitzeko… aukera emanez. Informazio gehiago jaso nahiko bazenute bisitatu Bizilore orrialdea.
Maite ditugu katuak eta txakurrak
Eta ez bakarrik zure familiako lau hankako kide horrek beti aurkituko duelako ur kaiku bat gure tabernako terrazan, aterpetxea eta gu geu “MascotaFriendly” garelako baizik. Azken hilabete hauetan animalia zoragarriak (eta lasaiak, kasu guztietan) izan ditugu gurean (argazki galerian aurkituko dituzue batzuk). Mila esker denoi!
AbaraxkaCamp.com
ikasleen ikasturteko irteerak edo udalekuak (Aldundikoak, esate baterako) antolatzea indartzen ari garen lan-ildoa da. Eta, honekin batera, sormen egonaldiak edota bizikleta zaleei propio eskainitako asteak. Eskaintza eta programa propioak ditugu. AbaraxkaCamp.info betetzen joango gara, poliki-poliki, eta informazio gehiago nahi izanez gero eskatu lasai info@abaraxka.eus-era idatziz.
– Non eta nola aurkitu Abaraxka
Azkoitian gaude, Gipuzkoan (herrialdearen erdialdean, gutxi gorabehera). Mendien artean baina itsasotik gertu, Donostia eta Bilboren artean. Hauxe da gure helbidea: Altamira 5, 20720 Azkoitia, Gipuzkoa
Nos puedes contactar en:
Tfnos: 679 464 473 / 943 … …
Correo electrónico: info@abaraxka.eus