facebook abaraxkahostel
Abaraxka albisteak

Urriaren 1etik 3ra Emakume Txirrindularien Azkoitiko I. Topaketa antolatu zuten Kukuerri Elkarteak eta Mujeres en Bici-Bizikume elkarteek Abaraxkan. 13 emakumek mendiko bizikletan eta 23k errepidekoan hartu zuten parte. Hasiberrientzat antolatu zen lehenengo elkarretaratze hau, emakumeen artean bizikletaren erabilera bultzatzeko asmoarekin. Hitzaldia, irteerak, taldeko bazkaria, mekanika eta orientazio ikastaroak… Pixka bat denetik: asteburu zoragarri bat pasatzeko aukera eta bizikletan konfidantzaz eta segurtasunez ibiltzeko eta ahalduntzeko baliabideak.

Iruña ingurutik, Donostitik, Zumaiatik, Bergaratik, Mutrikutik eta Azkoititik bertatik etorritako partehartzaileak izan genituen Abaraxkan. Helburu zehatz eta partekatu batzurekin, Erkuden Almagro Mujeres en Bici komunitatearen sortzaileak nabarmendu bezala: ikasi, lagundu, dinamizatu. bistaratu, babestu…

Eta leku ezberdinetako edota Urola bailarako emakumeak konektatu, harremanetan jarri. Alegia, emakumeen artean bizikletaren erabilera bultzatu, elkarrekin gozatuz.

“Gure topaketak egiteko leku aproposa aurkitu dugu”, idatzi zuen Mujeres en Bici-k (https://www.mujeresenbici.es/) bere Instagram eta Facebookeko kanaletan hurrengo egunean.

Eta utziko diguzue esaten geuk ere gure lekutxoa aurkitu dugula emakume txirrindularien komunitatean. Eta zer gustora, aizue! 🙂 Etxean bezala sentitu direla adierazi ziguten partehartzaile guztiek, eta gu, esan bezala, poz-pozik. Zoragarria izan da emakume talde eder hau ezagutzea eta egun batzuk konpartitzea beraiekin. Gozada bat.

Urtebete pasatxo daramagu Abaraxkan bizikletaren inguruan burubelarri lanean, Gipuzkoan helmuga, geltoki edo erreferentzia ziklista eta zikloturista bihurtu nahian, geure baloreetan eta konpromisoan eta harro erakusten dugun Bikefriendly Kalitate Ziurtagirian oinarrituta. Geroz eta jende gehiago iristen da bizikletan edo bizikletekin Aterpetxera (lerro hauek idazten ari garen momentu honetan bertan Herbehereetatik bizikletaz etorri den Ad. Valk iritsi da Abaraxkara). Batzuk gure ibilbide zirkularrak ezagutu nahi dituzte, beste batzuk bidean datoz eta bidea jarraitzen dute, askok Urolako Bide Berdea jarraituz; eta geroz eta gehiago dira guregana etortzen diren txirrindulari taldeak, emakumezkoak zein gizonezkoak, gure inguruan antolatzen diren Euskal Herriko edota Estatuko laisterketetan parte hartzeko. Oso gazteak batzuk, eta beste asko txirrindularitza profesionalera pasatzeko puntuan daudenak. Denentzat prest ditugu gure zerbitzu esklusiboak: bizikletak giltzapean gordetzeko lokala, tailerra, garbitzeko gunea, informazioa, ibilbideak…

Eta orain Emakume Txirrindularien Azkoitiko I. Kedada hau hartzeko plazera izan dugu, Mujeres en Bizi-Bizikumek eta Kukuerri Elkarteak egindako elkarlanari esker. Oso une berezia da guretzat.

Honek guztiak, jakina, bizikletarekiko dugun konpromisoa indartu besterik ez du egiten, premiazkoa den kutura aldaketa orokor batekin dugun konpromisoa (mugikortasun jasangarriarekin, kirola eta osasunarekin, beste sistema produktibo eta ekonomiko batekin, eta garapen eta ahalduntze pertsonalarekin. Eta, jakina, hobetzera bultzatzen gaitu. Horretan saiatzen gara, egunero.

Eta egunero ateratzen zaigu guri irribarre handi bat bizikletaren gainean jartzen garenean, lanera etortzeko edota Bide Berdea hartu eta deskonektatzeko. Irribarre egiten jarraitzen dugu ibilbide berriak imajinatzen ditugunean, edota lagun edo kolaboratzaileren batek bere gustoko argazkiren bat edo ibilbideren bat erakusten digunean. Gure webgunean geroz eta ibilbide gehiago proposatuko dizkizuegu, mendiko bizikletan zein errepidekoan egiteko, edo grabelekoan, edo elektrikoan…denentzat daude hemen aukera paregabeak, maila guztientzat.

Seguru gaude Emakume Txirrindularien Azkoitiko 2. Topaketa are erakargarriagoa izango dela (bai, bigarren bat egongo baita, eta hirugarrena… eta beste ekimen asko bizikletari lotuta 🙂

Erkuden Almagrok idatzi duen moduan, “maila guztietarako helmuga ziklista da Abaraxka: bide berdea familian edota indartsuenentzat zoratzeko mendiak, eta hau guztia itsasotik gertu, biak konbinatu nahi dituenarentzat”.

bikefriendly.bike -k Instagramen idatzitakoarekin bukatuko dugu: “Zorionak arrakasta honengatik! Ekimen ezin hobea primerako Bikefriendly alojamendu batean”.

Gaur, irribarretsu, atseden txiki bat hartu eta asteburu honetako argazkiak berrikusi eta, pozik, ezagutu dugun emakume talde zoragarri honetaz oroituko gara, dagoeneko Abaraxkako familiaren parte den emakume taldea. Mila esker denoi eta laister arte!

 

Nor gara

Pertsonekin, Ingurumenarekin eta Prozesu Jasangarriekin konprometituak gaude. Eta, batez ere eta beti, emakumeekin, emakume guztiongatik; eta Bizilore Eskola Aktiboko umeengatik, beraientzat baitira aterpetxeko etekinak. Naturari begira dagoen bilgune Goxo bat sortzea da gure helburua, Talde Ekimenak egiteko aproposa. Euskal Herriaren bihotzean, Landetxe izaera duen Aterpetxe bat gara, Donostia eta Bilbo artean eta Loiolako Santutegitik gertu. Eta, Bikefriendly Kalitate Ziurtagiria izanda, Zikloturistak hartzeko espezializatua.

Galeria

Hauek dira gure ostatua eta inguruko paisaia erakusteko aukeratu ditugun argazkietako batzuk.

Sareetan

¡Gracias por confiar en Abaraxka, amigos! Todo un reto (¡y una oportunidad!) mañana para el Equipo Tenerife BikePoint...

Publicada por Abaraxka Azkoitia Hostel en Sábado, 10 de abril de 2021