Taldeentzat
Inaziotar Bidea
Abaraxkatik ederki ikusten da Loiolako Santutegia. Oinez, Bide Berdea jarraituz, ordu erdi inguru dago. Bizikletan hamar minutu. Inaziotar Bidearen hasieran gaude eta Inaziotar Urteari begira (2021eko maiatzak 20 – 2022ko uztailak 31) egingo diren ekitaldien informazioa ere emango dizuegu Abaraxkan. Jesusen Lagundiko ikasle taldeak ere etorri izan dira gurera, Kataluniatik eta beste hainbat lekuetatik, eta Inaziotar Urte hau elkar berriro ikusteko aukera ederra izango da!.