Txirrindularientzat
Zuen istorioak
Atal honetan, Abaraxkaren taldearekin partekatu dituzuen istorioak nabarmenduko ditugu, blogean aurki ditzakezuenak, baina gure portadan, hemen, ikusgarritasun handiagoa eman nahi diegunak. Aterpetxera iristen zareten pertsona guztienganako oroitzapen edo maitasun-adierazpen txiki bat da.
Irakurri gehiago
Ibilbide zirkularrak
Gure ibilbide zirkularrei buruzko informazio zehatza emango dizugu, bai errepiderako bai Mountain Bikerako. Aldapa bila dabilenak igoera leunak eta igoera oso zorrotzak aurkituko ditu. Lautada nahiago duenak bailarak jarraitu edo kostaldera jo ahal izango du.
#VenConTusAmigas
Oso proiektu pertsonala da hau guretzat, gure energiaren eta nortasunaren ispilu edo isla. Sekulako poza hartzen dugu emakume talde bat iristen denean gurera, irribarrea eta hurrengorarte bat uzten digutenean. Horregatik jarraituko dugu emakumeentzat propio diren ekimenak antolatzen: irteerak bizikletan, ikastaroak, kedadak…
Gure istorioak
Gure bokazioa, gainera, gizarte, kultura edo kirol aletxoa bailarara ekartzea da, beraz, ez harritu Abaraxkara iristean gure aretoan hitzaldiren bat, sortzaile talderen bat, bizikletak konpontzeko ikastaro bat edo kontzertu txiki bat aurkitzen baduzue.
Irakurri gehiago