Non dago Abaraxka? Askotan esaten dugu Euskal Herriaren Bihotz Berdean dagoela. Bihotzean dago kokapenagatik, historiagatik eta kulturagatik, hizkuntzagatik; eta gure ingurua, normalean begibistakoa den moduan, berdea da, batez ere euria etengabe egiten duen garai hauetan. Abaraxka Azkoitian dago eta, beraz, Urola bailararen erdialdean, Aitzkorri eta Zumaia artean, Aitzkorrin jaio eta, 59 kilometro geroago, Zumaian itsasoratzen baita gure ibaia.
Mapa honen oinarria Urola Turismok egindako mapa hau da ( https://urolaturismoa.eus/ezagutu-urola-bailara/ ). Eskerrak eman behar dizkiegu, beraz. Guk osatu egin dugu pixka bat, Abaraxkatik abiatuta zer eta non ikus daitekeen erakusteko (gauza asko utzi ditugu kanpoan, bistan denez, hala nola bailaran bertan dauden hamaika gauza eder). Distantzia batzuk ere jarri ditugu, gehienbat turismoaren ikuspegitik hurbilen daudenak erakutsiz. Distantzietan zehaztuta (mapan bai) ez daude, esate baterako, hiriburuetarako distantzia guztiak: Baiona jarri beharrean Biarritz erakutsi dugu; Baiona 105 kilometrora dago, edota ordubete eta 20 minutu ingurura, autoz; Donibane Garazira 2 ordu eta 20 minutu daude eta Maulera 2 ordu eta 40 minutu, Euskal Herriko paraje zoragarriak zeharkatuz.
Eta, konturatuko zinaten, Inaziotar Bidea ere nabarmendu nahi izan dugu, Loiolan hasi, guretik pasa, eta Antioko ermita eta Arantzazuko Santutegia igaro ondoren, Gasteiz aldera hartzen duena, Manresarako bidean.
Oso motz geratzen den arren, erabilgarri edo entretenigarri egongo zaizuela espero dugu. Erdaraz ere sartuko dugu, batez ere kanpotik datorren jendearentzat izango baita berria eta erabilgarria, bere orokortasunean.
Hiriburu gehienetatik hurbil, batez ere hiri handietatik datozen bisitarien ikuspegitik, kultura eta euskararen arnasgune, baso, zelai eta mendiz inguratuta, zentzumenen gozamenerako. Hauxe duzue, hemen duzue, Abaraxka Azkoitia Hostel.