facebook abaraxkahostel
Abaraxka albisteak
Abaraxka-bikefriendly-hostel-turismo-xarmagarria

Udaberriaren hasieran Izaskun eta Edu izan genituen gurean

Morgatik, Bizkaiatik etorritako bikote jatorra. Pare bat aste zituzten libre eta, ez lehenengo aldiz, bizikletak hartu eta Euskal Herria pixka bat hobeto ezagutzea erabaki zuten. Morgatik atera eta, gurera iritsi aurretik, Otxandio, Araia, Aretxabaleta eta Oñati izan ziren beraien Tour de France partikularreko “villes-étapes” batzuk.

Abaraxka Azkoitia Hostelera eta gure Bikefriendly izaera eta zerbitzu esklusiboetara Oñatitik bueltan etorri ziren, pagoen artean Udana igo eta, behin Legazpira iritsita, Bide Berdea jarraituz Azkoitiraino, Abaraxkaraino, Urola ibaia besarkatuz jeisten den trenbide zaharreko bideberdea jarraituz maldan behera, xuabe-xuabe ?.

Gure Bide Berdea asko gustatu zitzaiela esan zigun Eduk, nahiz eta tunel baten argi-sensoreek huts egin (Aldundiarentzat “abixua”, mantenimendurako 😊.

 

Jan eta lo Abaraxkan egin ondoren, Bide Berdean segitzea erabaki zuten, Zumaiara jeitsiz lehenengo eta gero, handik Zarautzera. “Errezilera hurbiltzeko asmoa genuen, eta handik Bidanira eta Tolosara, baina eguraldi epelagoa iristen denerako utziko dugu”, aipatu ziguten, irribarre batekin eta aste osoan lagun izan genuen euritik ondo jantzita eta babestuta.

Bideoagatik segituan konturatuko zarete pila bat gustatu zitzaigula Izaskunen bizikleta. “Karrerako” Zeus zaharretik gauza gutxi gelditu da, koadroa, aurreko aldagailua eta ezer gutxi gehiago. Pixkanaka, bidaiatzeko bizikleta ederra ari dira sortzen (“an ongoing project” )

Ergotec Space estiloko eskulekua oso deigarria da (“behin ohituta, ergonomikoa eta ederra da”, esan zigun izaskunek), platerak bi utzi dituzte (txikiak biak) eta 10 piñoi sartu dizkiote aldapa gogorrenak igotzeko. Platerak aldatzeko palanka jatorrizko lekuan dago, koadroan, baina pinoiak aldatzekoa eskulekuan, eskubian (askoz gehiago erabiltzen du hau, jakina, eta erosoago goian edukita). Eta hamar pinoi sartzeko zabaldu egin behar izan dute pixka bat beheko tirantea.

“Proiektua” fintzen ari dira oraindik, doitzen: esate baterako potentziaren altuera eta poltsak eramateko egitura, beraiek egiten eta hobetzen ari direna.

Pedalier ardatza, direkzioa, zela edo aulkia (ederra kasu bien bizikletatan), aurreko balaztak gurpil bientzat (gurpil-azalak jatorrizkoak baino zabalagoak direlako)… elementu asko petsonalizatu dituzte Izaskunen bizikletan, eta zoragarria ari zaie geratzen.

Hurrengorarte, lagunok, mila esker! Plazera izan da zuek gurean hartzea!

 

Nor gara

Pertsonekin, Ingurumenarekin eta Prozesu Jasangarriekin konprometituak gaude. Eta, batez ere eta beti, emakumeekin, emakume guztiongatik; eta Bizilore Eskola Aktiboko umeengatik, beraientzat baitira aterpetxeko etekinak. Naturari begira dagoen bilgune Goxo bat sortzea da gure helburua, Talde Ekimenak egiteko aproposa. Euskal Herriaren bihotzean, Landetxe izaera duen Aterpetxe bat gara, Donostia eta Bilbo artean eta Loiolako Santutegitik gertu. Eta, Bikefriendly Kalitate Ziurtagiria izanda, Zikloturistak hartzeko espezializatua.

Galeria

Hauek dira gure ostatua eta inguruko paisaia erakusteko aukeratu ditugun argazkietako batzuk.

Sareetan

¡Gracias por confiar en Abaraxka, amigos! Todo un reto (¡y una oportunidad!) mañana para el Equipo Tenerife BikePoint...

Publicada por Abaraxka Azkoitia Hostel en Sábado, 10 de abril de 2021