#VenConTusAmigas
Proiektu hau oso pertsonala da guretzat, eta gure energia eta espiritua islatzen ditu nolabait.
Eginda edo prestatuta ditugun bi ekimen aipatu nahi dizkizuegu hemen. Alde batetik, emakume artisauekin antolatutako Artisau Azoka, 2021eko uztailan, eta, urte bereko irailan, emakumeentzat propio antolatutako bizikleta irteera. Blogean, eta sareetan, guztiaren berri zehatza emango dizuegu.
Kedadak ilusio berezia egiten digu, emakumeek (oraindik) bizikleta gutxiago erabiltzen dutelako, tamalez. Denok dakizkigun arrazoi historikoak, kulturalak, sozialak eta ekonomikoak medio. Baina egia da, baita ere, portzentajea igotzen ari dela eta hau, orain ederra izateaz gain, etorkizun zoragarria izango da.
Guk, Kukuerri Elkartearekin batera, geure ekarpentxoa egin nahi diogu joera aldaketa horri, kultura aldaketa horri, bizitzeko era berri edo desberdin horri. Webgune honetan baikortasun osoz diogun bezala, bizikletak mundua alda dezake, eta horretan ere lagundu nahi genuke.